XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Adam-enean egongo naiz. Baina premia handikorik ez bada, ez deitu hara.

Beno, ez zegoen arriskurik.

Ezer oker gertatzekotan ere, Adam-ek hanka egingo zuen handik ordu gutxi barru.

Egun berean jarraitzen dugu, 1942ko urtarrilaren 4ean.

Goizean, eguneroko korrespondentziarekin, hamarrak aldera Rogelio Cedrún koronelak hartzen du La Isleta-ko bere despatxoan Bilboko Poliziaren informazioa Fermin Garcia-ri buruz.

Txostenean adierazten zutenez, zaila gertatu zitzaien jaun hartaz informazioa biltzea.

Tamalez, ez zen asko lortu ahal izan zutena.

Denboraldi batean foto haren antza zuen batek, eta izen harekin, Euskalduna untziolan lan egin zuen.

Nondik zetorren lana hasi aurretik eta nora joan zen amaitzerakoan, misterioa ziren, ez bait zuten inolako argirik bilatu.

Cedrún koronelak Euskaldunako lanaldiaren hasiera eta amaierako datak aztertu zituen.

Hasiera, Jokin Arakama-k presondegitik ihes egin eta hilabete batzu geroago.

Amaiera, gutxi gora behera, Fermin Garcia, Kanariar Irletan agertu baino zerbait lehenago.

Astebeteko tartea inguru.

Beraz, berarentzat, arazoa argi zegoen: Jokin Arakama eta Fermin Garcia gizon bera ziren.

Eskutartean zituen premiazko arazo batzu bideratu ondoren, despatxotik irten eta soldadu talde bat berarekin hartuz, bi kotxetara igon ziren denak, Ripoche kalerantz.

Momentu horretan goizeko hamabiak eta hogei ziren.